XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. LIBURUAREN EDUKINA Funtsezko lau parte bereizten dira liburu honetan: metodologia, establezimenduen eta industri enpleguaren egitura, industriaren emaitza ekonomikoak erreferentziako urtean eta makromagnitude nagusienen eboluzioa denboran, serie homogenotan emanda.

Lehen kapituluan, lan hau oinarritu den alderdirik esanguratsuenak aurkezten dira.

Hiru maila bereizten dira sektoreen sailkapenean (5, 15 eta 47 produkzio-sektore), A, B eta C letrez identifikatuta hurrenez hurren, eta horien edukin zehatza 1. kapituluko 1.3. apartatuan esplikatzen da xeheki.

Era berean, bost geruzatako sailkapen bat erabili da 2. kapituluan, establezimenduen tamainari jarraiki, horietan okupatutako pertsonen kopuruaren arabera.

Emaitzen tauletan agertzen diren datu guztiak lurralde historiko mailan xehekatu dira, espazio-banaketako oinarrizko erizpide bezala, C sektorizaziora jotzen denean izan ezik, hori sekretu estatistikoaren arrazoiengatik ez da posible izan eta emaitzak kasu guztietan eskaintzea.

Kontzeptu ekonomikoak eta tauletan azaltzen diren aldagaiak, 1. kapituluko 1.4. apartatuan definitu eta esplikatzen dira.

Esan den bezala, 2. kapituluak bi enplegatu baino gehiago establezimenduen egitura eta horietako enplegua deskribatzen ditu Euskadiko Komunitate Autonomoko Industri Gidazerrendaren arabera.

Erabili izan den oinarrizko unitate estatistikoa establezimendu industriala da, halakotzat ulertuz enpresa baten zuzendaritzapean kokaleku fisiko batean finkaturik ondasun industrialak produzitzen dituen unitatea.

Sektoreen arabera hiru mailatan (A, B eta C mailatan) sailkatzearekin batera, bost geruza ezarri dira Establezimenduaren tamaina aldagaiarentzat pertsona okupatuen, finko nahiz aldi baterakoen, kopuruan oinarrituz, eta lau dataren batezbestekoa bezala kontabilizatzean finko baliokideak errepresentatzen dituztelarik.

Honelaxe eratuak daude geruza horiek: 3 enplegatutik 19rakoak, 20tik 49rakoak, 50etik 99rakoak, 100etik 499rakoak eta 500etik gorakoak.

Gisa horretara baztertu egiten dira zeharo bat eta bi langileko geruzari dagozkion industri establezimenduak, oso egonkortasun gutxiko eta pisu espezifiko eskaseko segmentu bat delako.

Zentzu honetan, garrantzi handiagoa eman zaio identifikatutako partearen informazio-leialtasun eta -homogenotasunari ustezko eshaustibotasun erabatekoari baino.

Hala ere, enplegatuen kopuruari dagokionez, geruza honi buruzko datu-falta nolarebait konpentsatzearren, industri enplegu estimatuaren sektore eta lurraldekako taulak prestatu dira (...).